2005/12/01

Ezti-gaua edo eztei-gaua dela eta.

Aurreko astean ETB-ren Wazemank ikusi nuen. Oso programa ona iruditu zitzaidan, ea horrelakoei bidea gehiago zabaltzen zaien.Eta han egin zuten sketch horietako batean gai honi buruz aritu ziren; nola esan ezti-gaua ala eztei-gaua?
Nik ez dut arazo hori konpondu nahi hemen. Niri eztiaren istorioak jarraitzea gustatzen zait eta ezti-gaua, edo "luna de miel" edo "honeymoon" horren inguruan badago bat oso polita.

Hau da izen horren zergatia ematen duen istoriotxoa:

Badirudi, garai batean ohiko edaria zela hidroeztia izenekoa. Dirudienez, edari hau eztia irakin eta hortik sortzen den hartzidurak ematen duen edari alkoholduna urarekin nahastuz sortzen da.
Garai haietan familian gizonezkoak munduratzeari garrantzia handia ematen zitzaion. Gizonezkoek gerrak egiteko eta etxea defendatzeko garaian balore handia hartzen zuten. Hau, egia esan, ez da gehiegi aldatu denboran zehar, behar bada inguru hauetan ez zaio hainbesteko garrantziarik ematen, baina, inguruko zibilizazio batzuk oraindik ere estimu handiagoa ematen diote gizonezkoari. Hau mundua!
Ez dezadan gal haria. Dirudienez, eta garai hartako jendearen artean zegoen uste baten arabera, bikoteak, eztei-gaueko lanak egiten hasi aurretik, hidroezti tragotxo batzuk hartuta jartzen badira, harreman horren ondorioz sortuko dena gizonezkoa izateko aukerak asko handitzen ziren. Hortxe dago ezkonberrien lehenengo gau horiei ezti-gauak edo deitzearen arrazoia.

Eta azken aldian egin diren zenbait ikerketen arabera, usteak bazuen nolabaiteko arrazoia. Dirudienez, eztiaren kontsumoak gorputzaren PH-a edo apur bat aldatzeko ahalmena omen du. Eta horren ondorioz, haurrak izaterakoan gizonezkoa izateko aukera haunditu egingo litzateke.

Nire aitona-zenak esango lukeen bezala: "HAUEK DIRA MISTERIOAK HAUEK"







2 Comments:

At 10:07 AM, Anonymous Anónimo said...

Polita da istorioa. Dena den, ez zait iruditzen Euskal Herrian edari hori oso ezaguna izan denik

 
At 9:40 PM, Anonymous Magic said...

Etxeko "bihurria" edari horren ondorioa al da?

 

Publicar un comentario en la entrada

<< Home